XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Taldekide bakoitzak puntu bat aztertzen du, denen artean gaiaren zehaztasunak osatuz.

- E.: Zu al zara taldeko euskaldun bakarra....

- K.R.: Bai, Erakundetik deitu zidaten eta onartu egin nuen ikerketa hau burutzeko eskaria.

Lehenengo euskera eta gaztelaniaren arteko ukipena aztertzea prosatu diet, eta gero euskera eta frantsezaren artekoa.

- E.: Interferentziak, kalkoak eta maileguzko hitzak ukipenaren eraginez sortzen diren fenomenoak aipatu dituzu.

Zein da gehien agertzen dena? - K.R.: Hizkuntz ukipenaren ondorioz gertatzen diren kasu guztiak ez ditugu aztertuko, ikerketa honetan behintzat.

Momentu honetan hizkuntzalaritzan modan dagoen gai batez eman diogu hasera, kode trukaketaz, alegia.

Fenomeno hau berria da oraindik, eta ez dakigu askorik honetaz.

Esaldi baten barruan bi hizkuntza erabiltzeari deitzen diogu kode trukaketa.

Esaterako, Hori, por los Madriles egiten da.

Ikertzaileon ustez, kode trukaketa erabiltzen dutenak dira benetako elebidunak, euskaldun berriak ez dute sekula erabiliko.

- E.: Zein da kode trukaketaren betekizuna... - K.R.: Errezago komunikatzeko, arinago, adierazkortasun gehiago emateko....

Zertarako erabiltzen den? Pragmatikotasuna edota praktikak eskatzen dituen baldintzekin zer ikusia duela, uste dut.

Hau nire lehenengo hipotesia da, erabiltzean ari naizen beste hipotesia zera da, gazteek erregistro berezi batzuk erabiltzen dituzte, eta kode trukaketa diskurtso hori azaltzeko litzateke.

Esan bezala hauek nire hipotesiak dira eta azaroan taldeak Bruselan egingo dugun bileran bide onetik ari naizen frogatuko dut.

- E.: Kaltegarria al da euskerarentzat... - K.R.: Ziur ez dakigu, baina ezetz uste dugu.

Kode trukaketaz baliatzen denak, bi hizkuntzak menperatzen ditu, eta era egokian, errakuntzarik gabe erabiltzen ditu bata eta bestea.

Orain arte txarto ikusita dago fenomeno hau, baina esan bezala benetako elebidunak erabiltzen du bakarrik.

- E.: Non erabiltzen da kode trukaketa hori? - K.R.: Euskadiko toki guztietan aurkitu ditut adibideak.

Hizkuntz ukipena agertzen den toki guztietan gertatzen da kode trukaketa.

- E.: Noiz aurkeztuko dituzue ikerketa horren inguruko emaitzak....

- K.R.: Lana gauzatzeko bi urtetako epea dugu, beste agindurik ez badago behintzat.

Otsailean eman nion hasiera lanari, orain arte materiala biltzeari ekin diot.